- Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta aberatsak utzi ditu eta bisitarien aldetik arrakastatsua izan da. 110.000 bisitari baino gehiago gerturatu dira Landako Gunera, eta 7'2 milioi euroko eragin ekonomikoa izan duela kalkulatzen da.

Gehiago irakurri...

- Lau egunez Azoka leporaino egon ostean, azken egunera helduko da gaur Sormenaren Lurraldea, proposamen interesgarri ugarirekin.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokak hurrengo urtean martxan jarriko duen Sormen Beka berria aurkeztu zuen atzo, abenduak 8, Szenatokia gunean antolatutako ekitaldian. Sormen Beka honek argizaiola sarien lekukoa hartuko du.

Gehiago irakurri...

- Gaur Gogoetaren Plazaren bigarren saioa ospatuko da. Goizean Izaro eta Mixel Ducau egongo dira berbetan, eta arratsaldeko saioan 'sarerako sortzen' izango da gai nagusia.

Gehiago irakurri...

 - Abenduaren 8a ekitaldi interesgarriz beteta egongo da, Azokako gune guztietan. Gogoetaren Plazaren lehenengo saioa ospatuko da Areto Nagusian, eta Szenatokian "Omentzerik ereitera" ekitaldia antolatuko da, Azokako Sormen Beka berria aurkezteko.

Gehiago irakurri...

Azokak bere bigarren eguna biziko du gaur, atzokoan milaka lagunek Landako eta gainontzeko gune guztiak bete ostean. Bigarren egun honetan ere zer ikusi eta zertan parte hartu. Ikasle Eguna ospatuko du gaur Sormenaren Lurraldeak, eta urtero bezala, Euskal Herriko txoko guztietatik ikasleak etorriko dira Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartzeko: rap tailerra Ahotsenean, android gailuentzako aplikazioak sortzeko tailerra, zirko literarioa... Szenatokian, Holoque ikuskizun berezia egongo da 11:00etatik aurrera, ordu erdiro, 13:30ak arte. Ologramekin sortutako txotxongiloen ikuskizuna, Diego Caicedok zuzenduta. Ikasle Eguna izan arren, publiko orokorrarentzat ere ateak zabalik egongo dira. Bidaiatu Sormenaren Lurraldera!

Gehiago irakurri...

- Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizunak eman dio hasiera Durangoko Azokako 52. edizioari. Lehenengo minutuetatik hasi da Landako eta Azokako gune guztiak kulturzalez betetzen.

Gehiago irakurri...

#NireaDA #BTN17 Instagram Lehiaketa.  Abenduaren 6tik 10era.

Gehiago irakurri...

- Sormenaren Lurraldeak goizeko 10:15ean zabalduko ditu ateak, Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizun batekin, bost eguneko kultur maratoiari hasiera emanez.

Gehiago irakurri...

- BBK eta Durangoko Azokaren arteko elkarlanaren ekimenez, aurten "Kultura, guztion eskura" proiektua martxan jarriko da.

Gehiago irakurri...

Laugarren urtez Autoekoizleen Plaza izango dugu Durangoko Azokan. Espazio hau hirutan ospatu da, eta aurten ere aurreko urteetako kopuru berbera errepikatuko da, partehartzaileak ezberdinak izan arren: 16 autokoeizle.

Gehiago irakurri...

52. edizioko datu orokorrak aurkeztu ditu Azokak: 240 stand, 129 partehartzaile eta 400 nobebade. Azokako zortzi guneak ekitaldiz josita egongo dira bost egunez.

Gehiago irakurri...

Abenduaren 6tik 10era Azokako Saguganbara gunea magiaz eta sormenez beteko da. Urtero legez, hamaika aurkezpen eta ikuskizun egongo dira berton, baina Saguganbara ez da areto soil bat: magiaz beteriko gunea da, sartu eta berehala kutsatzen zaituena.

Gehiago irakurri...

Urtero bezala, Plateruena Kafe Antzokia kontzertu handien plaza izango DA. Durangoko Azoka abenduaren 6tik 10era ospatuko da aurten, eta gauez izen handiko kontzertuez gozatzeko aukera izango dugu gauero. Parrandarako gogoz bazabiltza, Plateruena da zure lekua!

Gehiago irakurri...

Urte berezia izango da aurtengoa Ahotsenean. Sortzaileen guneak hamargarren urteurrena ospatuko du, eta lehenengo aldiz Durangotik kanpo bira egin ostean, eskaintza oparoarekin helduko da Azokara.

Gehiago irakurri...