imageSzenatokia gunea arte eszenikoen plaza da Durangoko Azokan.Egun osoko antzerki maratoia eta Eneritz Artetxe aktorearen Konpotaobraren estreinaldia prestatu dute aurtengo ediziorako.

“Durangoko Azoka gure antzerkiaren azoka ere bada”, irmo dio Itziar Eliasek, Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko kideak (EHAZE). Szenatokia Durangoko Azokako arte eszenikoen guneko arduraduna da Elias, Arantxa Arrazola, San Agustin kulturguneko arduradunarekin batera. Izan ere, Arrazolak garbi du “arte eszenikoen plaza” eduki behar duela azokak, eta egun horietan San Agustin antzerkigileentzako gune bihurtzen da urtero, aurten hirugarrenez. “Euskal antzerki sortzai- leek euren lanak erakusteko aukera izan behar dute Durangoko Azokan, jendeak aukeratu dezan”.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn