Auto ekoizleen artean, zenbat sortzaile hainbat errealitate dagoela konturatuta, planteamendu berri bat proposatu du Durangoko Azokak. Izan ere, hasierako deialdian jasotako eskaerek planteamendu berria egiteko beharrizana utzi dute agerian, antolatzaileen begietara. 

Betaurrekoak liburuan

Sortzaile guztiek Kulturaren Plaza nagusian euren lekua izateko ahalegindu gura dute antolatzaileek. Horregatik, deialdi berri hau auto antolaketan oinarrituko da, azokako espazio berezia sortzaile eta elkarte bakoitzaren ahalmenaren eta inplikazio mailaren arabera moldatu ahal izateko.

Areto Nagusiaren alboan egongo da auto edizioentzako espazioa. Eremu horren kostu totala (900€ aurreikusten dira, BEZ barne) denen artean ordaintzea proposatzen da, eta ardurak ere sortzaileen artean antolatzea: standean egon beharreko orduen txandak, lanak nola aurkeztu erakusmahaian, diru kontuak nola partekatu... 

Baldintza berberak, planteamendu berria

Hasierako planteamenduan bezala, ezingo da edozein sorkuntza lan erakutsi Azokan.

  • Katalogoan, gehienez bi auto ekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira. Ez dira baztertuko beraien lanaren parte bat beste enpresa batzuekin argitaratuta dituzten sortzaileak
  • Produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean.

Planteamendu berrian, espazioaren azpiegituren azalpen zehatzagoa hurrengo dokumentuan topatuko dute interesa dutenek: [dokumentua]

Izena eman, azaroaren 10era arte

Interesa duten ekoizle zein elkarteek email bidez eman behar dute izena: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi, gaian “auto ekoizleak” zehaztu eta honako datuak adierazi: izen-abizenak, aurkeztu nahi den auto ekoizpena, kontakturako bideak (email eta telefonoa), batzarrera etorriko denaren konfirmazioa edo, ezin izatekotan, bere ordez etorriko denaren izena.

Batzarra, sortzaileen artean antolatzeko

Sortzaileen artean auto antolatu beharko denez lekuaren dekorazioa, espazioa, txandak, salerosketa kontuak eta abarrak, hori antolatzen hasteko, denen arteko komunikazioa garrantzitsua izango da eta horretarako hasierako batzar bat egingo da Durangon, azaroaren 13an, eremua nola partekatu adosteko.

Dena den, aurretik sortzaileen artean hitz egiten joatea gomendatzen da. Horretarako, autoekoizleen email zerrenda bidaliko zaie izena eman duten guztiei, harremanak errazteko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn