Hau da Durangoko Azokaren 49. ediziorako prestatu dugun ekitaldien laburpen-kartela, diziplina guztietatik apur bat daukana, literaturatik film laburretara, antzerkitik musikara... Beteta eta bizi-bizi dator Kulturaren Plaza. 

Guztira, 240 stand eta 150 ekitalditik gora, denak ez zaizkigu kabitzen kartelean, baina gu guztietara joateko desiatzen gaude. Ekitaldi guztiak dire debalde, Plateruenako bi kontzertu handi hauek izan ezik:

  • Hesian eta Vendetta taldeak ariko dira abenduaren 5ean (ostirala - 23:00), bi taldeek ekarriko dituzte kanta berriak oholtza gainera. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu

  • Gatibu, abenduaren 7an (igandea - 23:00) bere disko berria aurkezteko estreinako kontzertua emango dute kafe antzokian. Sarrerak erosteko (12€): plateruenasarrerak.eu

DA49 gazteentzako kartela 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn