Durangoko Azokak abenduaren 5etik 8ra zabalduko ditu ateak. Aurtengoa, 49. edizioa izango da, eta zapore guztietako eskaintza izango du bisitarientzat. Parte hartze kopuruak inoizko altuenak izango dira: 245 stand, 132 erakusle, 330 nobedade berri, 150 ekitalditik gora, 500 sortzaile inguru, 700 langile, 100.000 zale baino gehiago... Gainezka dator Durangoko Azoka.

Prentsaurrea, Plateruena kafe antzokianHainbat erakunde publiko eta pribatutako ordezkariak egon dira gaurko prentsaurrean, Azokari sostengu ekonomikoa edo bestelakoa eman dietenak. "Oso eskertuta gaude ia mende erdia egin dugun honetan, jasotako babesarengatik", Nere Mujikak adierazi duenez, Gerediaga elkarteko presidenteak.

"Gure lanaren zati garrantzitsuenetako bat izan da etengabe sinergiak bilatzea eta esfortzu horrek, ezbairik gabe, bere emaitzak eman ditu". Twitter bidez egin dugu prentsaurrekoan jasotako adierazpen nagusien kontakizuna

Argizaiola Saria Anuntxi Aranak jasoko du. Angelun bizi da eta euskal mitologian egin ditu bere lan idatziak. Bere lan nagusia 1996koa da, Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa tesia. Anekdota modura, aipatzekoa da, bera izan zela Iparraldean euskaraz egindako lehen tesia defendatzen. Euskal kultura sustatzen egin duen lan hori errekonozitu nahi dio Durango Azokak. Abenduaren 6an, emango zaio saria San Agustin Kultur Gunean, Oier Guillanek zuzendutako ekitaldian.

Aurten, herrialde gonbidatua Okzitania izango da. Okzitaniako kultura eta hizkuntza. Euskal Herriak eta Okzitaniak lotura handia baina ezezaguna dute euren artean. Elkarren arteko ezagutzan sakontzeko prestatu da aurtengo egitaraua. Euskarak eta Okzitaniak historikoki izandako harremanen inguruko hitzaldia izango da. Hizkuntza gutxituek sareko baliabideak nola erabili ditzaketen ere aztertuko da. Gai horrek ere euskaldunak eta okzitaniarrak elkarrekin ibiliko dira, izan ere, OCtele okzietanierazko lehenengo telebista ere etorriko da, internet bidez emititzen duena. Saguganbaran, Maite Franko ipuin kontalariaren bitartez haur euskaldunek Jan de l'Ors-en kondaira ezagutuko dute.

Abenduaren 5etik 8ra Durangora etorriko diren milaka kultur zaleei esperientzia errazteko asmoz eta gozagarri
egiteko, besteak beste, mugikorretarako aplikazioa eta doako wifi zerbitzua emango dute. Instagram sare sozialean ere argazki lehiaketa abian izango da azoka egunetan (laster emango dugu horren berri).

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn