Durangoko Azoka aurkezteko urtero Baionan egiten den aurkezpen ekitaldian sinatu dute bi elkarteetako ordezkariek lankidetza hitzarmena. Horri esker, informazio trukean, hedapenean eta sorkuntza sustapenean elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa berretsi dute. 

2007. urtetik dihardute bi elkarteek elkarrekin lanean. Euskal Kultur Erakundea (EKE) Iparraldeko argitaletxe, diskoetxe, sortzaile, komunikabide eta kultur industriako ordezkarien aurrean bitartekari nagusi da Gerediaga Elkartearentzat. Era berean, Durangoko Azokan Ipar Euskal Herriko presentzia bermatzeko elkarlana da bien artekoa, eta etorkizunean, sorkuntza sustatzeko lankidetza aztertzeko asmoa agertu dute.

EKEk bere standa

Aurten, lehen aldiz, Euskal Kultur Erakundeak stand propioa izango du erakundearen lana ezagutzera emateko. Bestalde, euren babesean Artekale 16-19 eta Goienkale 82-85 kaleetan egongo dira Agorila eta ZTK diskoetxeak, Elkar, Gatuzain, Ikas eta Maiatz argitaletxeak, Iparraldeko Ikastola eta Kanaldude web telebista.

Hona hemen EKEk bere webgunean Durangoko Azokari beren beregi eskainitako orrira:
http://www.eke.eus/eu/kultura/literatura/durangoko-azoka-2014-iparraldeko-argitaletxeak

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn