Durangoko Azokak app berria atera du, Kulturaren Plaza nagusira etortzen diren milaka eta milaka bisitariek informazioa sakeleko telefonoan kontsultatu ahal izateko.
 
app rekurtsoaEgitarau osoaz eta webguneko albisteez aparte, Durangon eta Durangaldean interesgarriak izan ahal diren informazioa eskaintzen du aplikazio berriak: nola iritsi, non jan, non lo egin, zer bisitatu azokatik kanpo, zein ibilbide egin daitekeen... Android edo iOS plataformetarako dago eskuragai, musutruk:
 

Aplikazio hau egiteko, Gerediaga elkarteari lagundu diote Durangoko Turismo Bulegoak, Elorriokoak, Landa Garapenereako erakundeak eta Durangaldeko Mankomunitateak. Hain zuzen ere, azoka egunak amaitzen direnean, aplikazioa eguneratzen jarraituko dute aipatutako erakunde horiek, Durangaldeko turismorako erabilgarri.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn