Gaur, abenduak 7, igandea eta Azokaren hirugarren eguna, ekitaldiz eta izen ezagunez beteta egongo da: Xabi Solano, Adarrots taldea, Unai Iturriaga, Gontzal Mendibil, Eskean Kristo, Txapelpunk, Sobieth, Beñat Igerabide, Patxo Telleria eta beste hainbeste egile Landakon.

15336726604 3d42d2c710 zPlateruenan, Gatiburen kontzertua izango da izarra. Orain dela hiru astetik sarrera guztiak agortuta daude. Hala ere, gaurko egunean zehar #Dazokat instagram lehiaketan parte hartzen dutenek sarrera bikoitza irabazteko aukera izango dute.

Areto Nagusian, “Nola bultza, sostengu” izenarekin eta Gorka Bereziartua kazetariak gidatua  Laura Mintegi, Xabier Gantzarain, Maite Arroitajauregi, Joxean Muñoz, Gotzon Barandiaran, Xabi Paya eta Beñat Gaztelurrutia izango dira gogoeta egingo dutenak.

Kabi@n komunitatea eta garapena izango da eguneko ardatza. BakalHau kolektiboak Herri Liburutegi Digitalak proiektua azalduko du: liburu digitalak eskuratzeko aukera emango duten wifi gailuak kokatuz.

Azoka TBn azpimarratzekoa da Amaia DJ saioa izaten dabilen erantzuna publikoaren aldetik. Musika taldeen bideoklipak eman eta zuzenean musikariekin hitzegin dezake platoko publikoak.

Saguganbaran, bihar ere tailerrak guraso eta seme-alabak elkarrekin disfrutatzeko kulturaz. 0tik 6 urte arteko adin tarteetako umeekin egiteko tailerrak izango dira.

Ahotseneako zuzeneko eta solasaldien karpetako izenen artean, besteak beste, Kherau, Maialen Errotabehere,Imanol Epelde, Emon, Ezinean, Patxo Telleria, Ana Urkiza eta  Xabi Solano izango dira.

Irudienean, goizean Laburbira film laburren emanaldiaren saio berria izango da. Biharkoan, 13 lan erakutsiko dira eta euren zuzendariak izango dira aurkezpenetarako. Azpimarratzeko ikusentzunezkoa, baina, Loreak filma izango da. Donostiako Zinemaldian estreinatu zenetik ahoz aho ibili den Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga lana. Zuzendariak ere Durangora etorriko dira.

Szenatokian ere egun berezia izango da biharkoa. Urterik urte arrakastaz egiten den antzerki maratoia egingo da goiz eta arratsaldez. Zortzi antzerki taldek euren azken lanaren zati bat taularatuko dute eta gero publikoarekin iritziak elkartrukatzeko tartea izango da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn