50 urte euskal kultura bultzatzen, 50 urte euskal sortzaileen topalekua izaten, 50 urte Durango jai erraldoi batean bihurtzen... Edizio berezia biziko du aurten Durangoko Azokak. Euskal kulturaren plazak bere 50. urteurrena ospatuko du edizio honetan, eta, urtero legez, milaka sortzaile, bisitari, musikari, idazle, euskaltzale eta parrandazale elkartuko dira Durangon.

Urte hauetan guztietan Azokak eszenatoki ezberdinak izan ditu (Andra Mariko arkupea, merkatua, karpa erraldoia...), protagonista ugari, hamaika ekoizpen eta ikuskizun... eta noski, 50 kartel. 1965. urte hartatik hasita,  Azoka iragartzeko kartela izan dugu urtez urte. Hasiera batean elebitan, zentsurak behartuta, eta geroago euskara hutsean; eta Azoka iragartzeko kartel hutsa izatetik, artelanetara. Kartela bera Azokaren adierazle bihurtu da; artearen izen handiak izan ditu protagonista, baita artista hasiberriak ere; Durangaldekoak, baita Euskal Herri osokoak ere; tradizionalak, baita berritzaileak ere...

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn