Abenduaren 4tik 8ra ospatuko da aurtengo Durangoko Azoka: Landako Guneko erakustokiak, kontzertuak, solasaldiak, antzezlanak, proiekzioak, aldarrikapenak... Durango jardueraz eta ekitaldiz lepo izango dugu. Horien artean, azken urteetan arrakasta handia izan duen ekimen batek ere bere 20. urteurrena ospatuko du: Euskal Denda. Arbaso elkarteak antolatzen duen artisautza azoka honek ateak zabalduko ditu abenduaren 4tik 8ra arte, eta urtero legez eskuz egindako hamaika produktu erosteko aukera egongo da.

Merkatu Plazan antolatzen den azoka honetan 51 erakustoki bilduko dira aurten, Euskal Herriko herrialde guztietakoak. Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Beraz, aukera ezin hobea da bisitariek bertatik bertara artisauen lanak ikusi eta goza dezaten.

Mota guztietako produktuak erosi ahal izango dira: nekazaritzako elikagaiak, zura, zeramika, beira, forja, otzaragintza, larrua, ehungintza, kosmetika, bitxigintza, jostailua, papera eta abar.

Ordutegia honakoa izango da: goizetan 11:00etatik 14:30ak arte eta arratsaldetan 16:30etik 21:00ak arte. Igandean (abenduak 8), 20:00etan itxiko da.

Informazio gehiagorako Euskal Dendak-en webgunea bisita dezakezu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn