50. Durangoko Azokak ateak ireki bezain pronto bete ziren Landakoko erakusmahaiak eta #50DA guneak. Lehen egunean, 44.866 sartu-irten erregistratu genituen gurean.

Era berean, ikasle egunak milaka gazte ekarri zituen; eta, horietatik, 1.200 ikaslek parte hartu zuten gunez gune antolatutako ekintzetan, hala nola, tailer ugaritan: ikus-entzunezkoetan sexismoaren eragina aztertzeko, zirkoan aritzeko, book-trailer bat sortzeko, bikoizketa lanetan murgiltzeko... eta noski, liburu eta diskoen stand-ak bisitatzeko ere aprobetxatu zuten eguna.

Webgunea ere bizi-bizi izan dugu lehen egunean: 9.716 bisitari sartu dira www.durangokoazoka.eus atarira. Bertan, egitaraua arakatu eta norbere plana egiteaz gain, Azoka TBren zuzeneko emankizuna jarraitzeko aukera ere badauka bisitariak, bai eta Durangaldea app mugikorretarako aplikazioa deskargatzeko lotura, bai inguruko herrietatik azokara joan-etorrian dabilen doako autobusaren informazioa, bai eguneko argazkiak zein #igerrak_50DA edo #YoutuberraDA lehiaketen oinarriak ezagutu eta horietan parte hartzeko parada. Zatoz azokara eta zabaldu zure bizipenak sarean #50DA traola erabilita!

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn