1925ean jaio zen Otxandion. Euskal kontzientzia hamahiru urterekin eskuratuta, Eibarrera joan zen industria-maisu ikasketak egitera. 1952 inguruan, Eibarko gerraosteko euskal mugimendua sortu zuen beste zenbait euskaltzalerekin batera. 1953an Euzko Gogoa aldizkarian idazten hasi zen, eta gero, Zeruko Argian eta beste hainbat argitalpenetan. Hizkuntzaz gainera, euskal mitologiaz ere idatzi du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn