Durangoko Azokak bere 50. urteurrena ospatu zuen edizioan, Argizaiola Saria ere berezia izan zen. Azokaren sortzaileak, Gerediaga Elkarteak ere, mende erdi betetzen zituen, eta elkartearen beraren sortzaileak izan ziren omenduak.

Urteotan Durangaldearean ondare historikoa zein kulturala berreskuratzen eta zaintzen, ikertzen eta zabaltzen egindako lana goraipatzeko, mende erdiko ibilbidea hasi zutenei eman zitzaien, hortaz, Argizaiola.

1965. urtean sortu zuten 12 lagunek Gerediaga Elkartea. Horietako zortzi ziren saria jasotzeko momentuan bizirik zeudenak eta horiek omendu zituzten Durangoko Argizaiola omen-sariarekin: Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrate Salazar. Sortzaileen taldean ere izan ziren: Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn