1. 18 urtetik gorakoa izan behar da eta boluntarioen erregistrorako webgunean aurkituko duzun lehen galdeketa bete. Lehen pausu hori egin eta gero, galdeketa luzeagoa bidaliko zaizu emailez boluntario zereginak zure gogo eta antolaketaren beharrizanetara ahalik eta gehien egokitu ahal izateko datuak eskatuz.

  2. Ez. Boluntarioen koordinazio taldeko kideen baieztapena jaso  eta zeregina zehaztu arte ez da boluntario.

  3. 18 urtetik gorakoa izatea eta euskaraz komunikatzeko gutxieneko gaitasuna izatea.

  4. Ez. Edonork eskaini dezake bere burua boluntario izateko. Zereginen arabera, gero, hobetsi daiteke Durango edota inguruetan bizi izatea.

  5. Zeregin ezberdinak daudenez, hasiera eta amaiera horren arabera zehaztuko dira. Dena dela, txandak hiruzpalau ordukoak dira bataz beste. Boluntarioaren aukeran dago gero txanda bakarra edo gehiago egitea.

  6. Boluntario zeregin bakoitzak bere deskripzioa izango du, aurretiaz adieraziko dena. Ez da aurreikusten formakuntza berezia behar duten zereginik.

  7. Azokaren antolaketa taldeko kidea izango da, boluntario modura. Durangoko Azoka bost egunetan arrakastatsua izan dadin laguntza emango dio antolatzaileen talde nagusiari.

  8. Boluntarioen koordinazio taldekoek emailez, telefonoz zein aurrez aurreko bilera baten adieraziko dizute zure zereginaren xehetasun guztiak (ordutegia, lekua, egin beharrekoa, kontaktuak...). Egunean bertan ere boluntarioen harrera puntuan xehetasunak jasoko dituzu.

  9. Boluntariotza programak ez du ostaturik aurreikusten.

  10. Boluntario bakoitza arduratu behar da Azokako boluntarioen harrera puntura heltzeko moduaz.

  11. Emaila, telefonoa zein aurrez aurreko bilerak erabiliko dira boluntarioen harremanetarako. 

  12. Boluntarioen koordinazio taldekoen kontaktua eskura izango duzu zereginen informazio zehatzarekin batera.

  13. Lehen txandaren hasieran, boluntarioen motxila jasoko duzu. Motxilarekin batera, ura eta mokadu gazi-gozoa jasoko dituzu. Eroskik boluntariotza egitasmoarekin bat egin du hornikuntza eskainiz.

  14. Boluntarioen identifikaziorako kamiseta jasoko duzu, aurtengo kartelaren irudiarekin. 

  15. Azoka aurreko egunetan batzarra egingo da boluntarioekin. Txanda hasi aurretik boluntarioen harrera gunetik pasatzea ezinbestekoa izango da.