Ez zen batere aukera erreza izan 1969. urtean euskaraz idatzi nahi zuten idazleentzat gure hizkuntzan idaztea: hizkuntza idatzia bezala gutxi landua, euskalki askotan zatitua, idazleak berak euskaraz eskolatu gabeak, euskara gorrotatzen zuen diktadura baten menpean. Korapilatsua benetan, eragozpen handia izaten zen euskaldunentzat bere hizkuntzan zerbait adierazi nahia. Baina zenbat eta erronka handiago orduan eta gogo gehiago mugak hausteko. Zenbat arau egin eta desegin dira ordutik hona  Euskararen Batasuna finkaturik geratu zen arte! Ahozkoa zein idatzizkoa.

Garai horietan Euskal Herrian argitaratzen ziren egunkari edo astekarietan, elkarlanetan aritu zen maiz Amaia Lasa: Zeruko Argia, Anaitasuna. Geroago:  Argia, Egin, Egunkaria, Berria… Liburu honetan urteetan zehar idatzitako iritzi, hausnarketa, pentsaerak bildu ditugu.

Gaur egungo mundu zabalari begiraldi bat bota ezkero, badirudi ez dela lekurik geratzen ametsentzat, hala ere mundu hobeagoa sortzea,  pertsonen arteko harreman justuagoak lortzea, ametsa da azken finean, Gure barneko lur eta itsasoetan errotua dagoen utopia..

Feminismoa ezagutu ondoren, emaztearen aldeko borrokan murgildurik, sozietatea beste ikuspuntu batetik begiratzen hasten da Lasa, bazterturik dagoen andrearen begiradatik, baina inoiz onar gabe bigarren sexua garenik, emakumea zapaltzen duten baldintzen aurka altxatuz. Ikuspuntu hau ipar bezala hartu zuen bere hausnarketetarako, andreak ere bere lekua  lor dezan jendakien artean.

 

Manuela Raymond, hogeita hamar urte, buruargia eta polita, bizitzeko lan egiten duen eta bizirik irauteko idazten duen emazte gaztea da.

Bere malenkoniaren haria zazpi eleberri laburretan trikotatu du, umore berezian zizelkaturik. Iduri du paraleloki ibiltzen direla, gero urruntzen… bukaeran bat egiteko.

Samurtasun intimistaz betea den ironiarekin, funtsean denak hunkitzen gaituen solas metafisiko bat azaleratzen da.

Zatoz, idazle gazte baten barneko musika ttipiaren entzutera, alegia etsitua, gaur egungoa, modari jarraikia izan gabe, eta zinez bere garaikoa.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn