Irailaren 30era arte 52. Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izena emateko epea zabalik egongo da.

Lehenengo kontua sortu behar duzu (aurreko edizioetan parte hartu baduzu, erabiltzaile izena eta pasahitza berdinak erabili ditzakezu)

Kontua sortzeko Nire Azoka klikatu. (Webgunearen Home orriko eskumaldean, goialdean)

NireAzokapinporta

Aurrerantzean, Nire Azoka klikatuz saioa hasi eta erakusketariari dagozkion atal guztiak kudeatu ahal izango dituzu aurtengo edizioa amaitu bitartean.

Autoekoizlea bazara ere, jarraitu beharreko pausuak berberak dira.

GOGORATU. Izena emateko pausu guztiak dagozkien epean bete gabe eta antolatzaileen baieztapen gabe, ez dela izena ematea amaitutzat joko.

Durangoko Azokako guneetako baten doako aurkezpen proposamenik egiteko baduzu, laister izango duzu atal honetan zurea bideratzeko aukera. Guneetako azpiegitura eskura izango duzu eta Durangoko Azokaren egitarauan tartetxoa izango duzu.

Laister aktibatuko dugu eskaera bideratzeko galdetegia.

Orain arte ikastetxeei zuzenduta diseinatu den tailer partehartzaileen egitaraua abenduaren 7an eskainiko dugu. Goizean bereziki gaztetxoei eskainitakoak izango dira. Arratsaldean, helduentzat.


Izena emateko epea urriaren 15ean amaituko da.

Goizeko tailerrei dagokionez, urriaren 1era arte jasotzen diren eskarietan lehentasuna ikastetxeek izango dute. Urrian, berriz, aisialdi taldeek, guraso elkarteek eta gaztelekuek ere izango dute aukera.

Helduei eskainitako tailerretan (arratsaldez), berriz, edozeinek eman ahal izango du izena. Hala ere, mintzalagun taldeei lehentasuna emango zaie eta taldean izena-ematea hobestuko da.

NOLA EMAN IZENA
- Webgunean erregistratu (Nire Azoka klik eginez) eta tailerretan parte hartu nahi duzula aukeratu. Intranetetik egin ahal izango duzu eskaria.

 

Goizeko tailerren gaineko informazioa HEMEN

Arratsaldeko tailerrak HEMEN