“Colores Prohibidos”: ETA aipatu gabe Euskadiko biolentzia aztertzen duen eleberria

Erradikalismoak onartzen duen biolentzia eta pentsakera onartezinaren baitan kokatua dago gainditze eta maitasun istorio hau, zeinak orain arte jorratu gabeko ikuspuntu bat lantzen duen, Galizia eta Extremadura bezalako lurraldeetatik Euskal Herrira iritsi ziren etorkinen eta bertan jaiotakoen arteko harremana hain zuzen ere.

Gazte zein helduentzako eleberri fantastikoa, ikutu erromatikoa duena, zeinetan ezer ez den dirudien bezalakoa. Testuinguru errepresibo bateko maitasun istorio batetik haratago doa “Colores Prohibidos”. Mararen kontraesanak ikertzen ditu eleberriak, izan ere, emozioei dagokienean, ez du bere familiarekin bat egiten, ezta bere jaioterriarekin ere. “Colores Prohibidos”ek xehetasun horiei forma ematen die, askatasun, nortasun, erro zein familiari buruzko erantzunak bilatzen dituztenei galderak eginez.

Biolentzia, diskurtso politiko hegemonikoarekiko gizarte beldurtu baten ikuspuntutik jorratzen du Josune Murgoitio idazle eta kazetari arrasatearraren lehen eleberriak. Hainbat euskaldunek bizi izandako gatazka egoera islatzen du, idazlearen arabera, liskar egoera dela medio, isilpean eraman dena. Lehen aldiz uztailean argitaratu zen eleberria paperezko bertsioan. Bizitza duin baten bila Euskal Herrira etorritako etorkinen ikuspuntua azaleratzen du “Colores Prohibidos”ek. Beraiek bertakoekin euskara eta gaztelania eta nortasun arazoei zegokienez izan zituzten harremanak aztertzen ditu.

Apurtutako gizarte batean, ebatzi gabeko familiako zenbait isilpeko datuk zaildu egiten dute amodio istorio hau. Ametsetako hiri batean, mundu fantastiko batean kokatzen da, iraganeko euskal gizartera eraman nahi du irakurlea. Murgoitiok dioenez, fantasia ez du errealitatetik nahiz irtenbiderik gabeko iraganetik ihes egiteko erabiltzen, errealitatera gerturatzeko eta orainaldian kokatzeko baizik.

Marak bere bizitzan tokiz kanpo dagoen zerbait sentitu izan du beti, barne kontraesan bat balu bezala, bizi den Ametsetako hiriak sortzen dion klaustrofobiak larrituta. Gazteak hainbat aurkikuntza eta ezustekori aurre egin beharko die, ulertzen ez duen testuinguru sozial eta pertsonal batean, zorotasuna sorrarazten dion amodio bat tartean delarik.

“Colores Prohibidos”ek estalitako ikuspuntu batez ohartarazi nahi dio irakurleari, memoriaren ekintzailea izan nahi du, Euskal Herriaren iragan hurbilari buruz hainbat galdera aireratuz, datozen belaunaldi berriak bakean bizi daitezen, beraien hizkuntza, jatorri zein erroarekiko mendekotasunik gabe.

Josune Murgoitiok datorren Durangoko liburu eta disko azokan hartuko du parte. Eleberria paperean eta formatu digitalean aurki daiteke Amazon plataforman, baita Euskal Herriko liburutegi eta dendetan ere. www.coloresprohibidos.com web gunean lehen kapitulua dohainik irakur daiteke.

Idazleari buruzkoak

Josune Murgoitio (Arrasate, 1985) idazle, blogari eta kazetari independientea da. Madrileko Carlos III.a unibertsitatearen eskutik Zuzenbidean eta Kazetaritzan lizentziatu ondoren, Boliviara joan zen eta bertan hainbat hilabete pasatu zituen lurralde txiroenetako giza eskubideen egoerak ikertzen. Santa Cruz de la Sierra hiriko Palmasola espetxea bisitatu zuen, zeinak erabat hunkitu baitzuen. Izan ere, gatibuen bizi baldintzek giza eskubideak urratzen zituzten. Euskal Herrira itzultzean eta Boliviako bizipenak ulertzeko intentzioarekin, “El cerro de los instantes penitenciarios” kontakizuna idatzi zuen bizi izandako zirrara adieraziz. Lan honek Casiopea argitaletxearen Mujeres Viajeras lehiaketa irabazi zuen.

Sari hau jaso ondoren, “Colores Prohibidos” idazteari ekin zion. Bitartean beste hainbat lan egin zituen: hedabideetan kolaborazioak egin, bere BraveReaders bloga eta weba ekoiztu, Turkiarako bidaiak (egonaldiak lurralde honetan eta Euskal Herrian tartekatuz), bidaia kronikak… bere kazetaritza bake biderantz lerratzen zelarik.

Gaur egun, ikus-entzunezko proiektu batean lanean diardu. Margotutako hormek gizartearengan duten eraginari buruzkoa da, ondare publikoa aintzat hartuz, gizatalde baten oroimena eraikitzerantz bideratua dago.

Informazio gehiago jasotzeko edo/eta elkarrizketa bat egiteko

Josune Murgoitio

Telf.: +34 660752216

Emaila: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

www.coloresprohibidos.com

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn