Badihardugu-Ahotsak.eus stand-a euskararekin lotutako liburuen erakusleihoa da. Aurtengo gure nobedadeak Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa eta Getaiko euskera liburua dira. Badihardugu euskara elkartearen argitalpenez gainera, Euskal Herriko beste hainbat tokitan egindako lanak eramaten ditugu urtero azokara, lan linguistikoak batez ere; hango eta hemengo udalek kaleratutakoak. Horregatik, gure estand-a euskalkien erreferente bihurtu da Durangoko azokan. Hori bai, beste alor batzuetako liburuak ere aurkituko dituzu: historia, antropologia… Aurten ere guztira 80 izenburu baino gehiago izango ditugu salgai. Urtetik urtera stand aberatsagoa osatzea da gure helburua, Euskal Herriko txoko guztietakoak, euskararen aberastasuna ezagutarazteko.
Jira Bueltan: Betiko 50 kanta eta jolas liburuxka-DVDa abenduaren 8an aurkeztuko dugu, azokako Saguganbara aretoan. 0-12 urte bitarteko umeentzat dira aproposak liburuko kanta eta jolasak. Eider Eibar marrazkilaria ere bertan izango da, marrazkiak egiten, liburuko irudi ederrak berak egin baititu.