Juanito Urkizu Sustaeta Katugorri

Futboleko ibilbidea

       Juanito Urkizu (Ondarroa, 1901-1982) futbol-jokalari eta entrenatzaileak 50 urteko ibilbide luzea bezain oparoa egin zuen futbolean. Talde askotan aritu zen jokalari zein entrenzatzaile lanetan, baina, batez ere, Athletic Club taldean lortutako garaipenen ospeagatik dugu ezagun. Bilboko talde zuri-gorriarekin lau liga eta zazpi kopa irabazi zituen guztira: Juanito jokalari zela, hiru liga eta lau kopa irabazi zituen taldeak; eta entrenzatzaile zela, berriz, liga bat eta hiru kopa.

       Urkizu futbola bera hezurmamitzen ari zengaraikoa da: jokalariak amateur izatetik profesionalak izatera pasatu zirenekoa, eta liburu honetan, bien hastapenak ezagutzeko aukera izango duzue, Urkizurena nahiz futbolarena, garaiko datu historikoez nahiz bitxikeriez lagunduta. Gainera, Katugorrik ezin ahaztuko arrastoa utzi zuen jokatu zuen taldeetan, bai eta entrenatzaile lanetan aritu zenetan ere, eta horixe islatzen due hari buruz gorde diren oroitzapen, datu eta albisteek. Horren lekuko ditugu, beraz, talde hauek, hurrenez hurren: Osasuna, Espanyol, Real Madrid, Euskal Selekzioa, Espainiako Selekzioa, Barakaldo, Oviedo, Murtzia, Ondarroako Aurrera, Levante, Orense eta Alaves.

       Beraz, hemen duzue Juanito Urkizu Sustaetaren futboleko ibilbidea, jokalari nahiz entrenatzaile lanetan lortutako garaipenek harilkatua, gure kirolaren historia bizia ezagutu nahi duzuen guztiontzat. Izan ere, inork ez ditu oraindik gainditu Katugorrik eginak, eta guri dagokigu ibilbide oparo horren oroitzapena jaso eta ondorengoei helaraztea.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn