DURANGOKO   AZOKA 2017

GAZTELUPEKO HOTSAK

Standean katalogoa izango dugu eskuragarri. Bertan jazza, bluesa, rockanrolla eta kantariak aurkitu daitezke. CD, Zinta-kasettean eta binilo euskarrian.

Hiru atal ditugu:

  • Gaztelupeko Hotsak. Katalogo orokorra
  • Errabal Jazzari eskainitako marka
  • Autoekoizpenak bultzatzeko marka

Aurtengo nobedadeak:

GAZTELUPEKO HOTSAK:

  • MUGALDEKOAK Galdemoduen trilogia

Edu Zelaieta idazlea eta Beñardo Goietxe eta Raúl García musikariek ardatza duen taldea.  Beratik (Nafarroa) hirugarren emaitza zikloa ixten.

JOSEBA TAPIA  - Besamotzak

Trikitilari edo soinu jole jantzia estuegia zaio Joseba Tapiari. Hala izan da musika egiten hasi zenetik. Jakina da etxetik dakarrela musika Tapiak, haren DNAn daude txertatuta trikitixa eta kantua, baina baita rocka eta gitarra ere. 80ko hamarkadaren erdialdean diskoak argitaratzen hasi zenetik gaurdaino, musika ausarki egin du eta egiten du. Batere beldurrik gabe, Oraingoan, trikia baztertu gabe, gitarra elektrikoa jotzen du.

  • XABIER MONTOIA - Gorraizea

Abeslari eta idazlearen bakarkako seigarren diskoa. Euskal rockaren azken 30 urteotako sortzaile eraginkor eta aitortuenetako bat da Montoia. 80ko hamarkadako funtsezko bi talderen sorreran parte hartu zuen —Hertzainak eta M-ak– eta etengabeko garapen eta bilaketan dagoen diskurtso musikala landu du bakarkako diskoetan.

HIBAI ETXEBARRIA -  TripTics. Vol I-II

El_Txef_A anaiaren bakarkako ibilbidearen hasiera. Gernikarrak estilo anitzak erabiltzen ditu. Akustikotasunetik orkestra soinura jazza, eta pop-rocka uztartuz.

  • LARREPETITZuhaitz horiek  (LP vinil+ CD)

Beste batzuen artean Igor Arzuaga, Javi Cepeda eta Gille Iturriondobeitia (Danba), Nando de la Casa…osatutako taldea.

  • TXUMA MURUGARRENMarmokak eta itsas izarrak (single biniloa)
  • Binilo singlean eta digitalean argitaratuko diren kantu sorta berria

EXTRA

  • MANDARIN DOTORE. Joserra Senperena pianojolearen musika, Jose Luis Zumeta margolariaren litografiak eta Rafa Egiguren idazlearen txinerako itxulpenak dituen lana. Almazenean agertu zaizkigun kopia batzuk izango ditugu salgai. Burdinezko trokelatuan.

ERRABAL jazz

  • TRIZAK – Jon Piris / Hasier Oleaga / Julen Izarra

Euskal jazzaren heldutasuna erakusten duen hirukoa

  • KIKE MORABerez Datorrena  /  Evolución Natural

Jazz-fusioa lantzen duen baxu jotzaile bizkaitarraren bigarren diskoa

  • ANDER GARCIAHiru (Euskal Musikaren oinarrietatik inprobisaziora)

Barakaldoko musikariaren proposamen berria jazza euskal musikan oinarrituz. Juan Ortiz pianojolearen laguntzaz.

  • MALSTROMGetxo jazz 2017

Aurtengo Getxoko jazzaldian lehiaketako irabazleak. Free lantzen duen talde alemanarra

  • BROKEN BROTHERS BRASS BAND

Iruñako taldearen laugarren emaitza.

HOTSAK (autoekoizpena)

  • IGOR ARZUAGANire begiak

Laudioko kantariaren bosgarrena. Pianoa eta ahotsarekin kantu pertsonalak

  • ZAMARRA ETA ATERKIABeharbada bai, beharbada ez

Xabier Zamargile Lekunberriko kantariak bideratzen duen egitasmoa. Lehen emaitza.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn