- Iratxe Aguilera gasteiztarrak irabazi du Durangoko Azokako bigarren Sormen Beka. Urtebete izango du bere proiektua garatzeko: "Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan".

- Proiektuaren helburua "euskara nerabeen artean bultzatzea eta feminismoa aldarrikatzea" izango da, genero berritzaile eta urbanoen bidez. Musika urbanoaren estereotipoak ere hautsi nahi dituzte.

- Era berean, iazko irabazleek "AtopiaRPG" aurkeztu dute, euskaraz sortutako lehenengo rol jokoa, eta Euskal Herria "gehiago arrarotzea" aldarrikatu dute.

- Goizeko 10:30ean aurten Sormen Beka zein musikarik irabazi duen jakinaraziko da, eta iazko irabazleek euren produktua aurkeztuko dute.

- Durangoko Azokako gainontzeko guneetan hamaika ikuskizun eta jarduera egongo dira: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, tailerrak eta abar.

Aurtengo Durangoko Azokako kontzertuak honakoak izango dira, Ahotsenean eta Plateruenan:

Momentua heldu DA! Goizeko 10:30ak jo orduko, Landako Guneko ateak ireki dira eta Euskal Herri osoko milaka ikasle Landako Gunera eta Azokako gainontzeko espazioetara sartu dira. Arymux artista taldeak ireki ditu ateak, zeinu-hizkuntzan egindako ikuskizunarekin. 

- Ate irekiera 10:30ean izango da Landako Gunean, eta goiz osoan zehar Euskal Herri osoko ikasleek Azokak antolatu dituen tailerretan parte hartuko dute.

- Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da, Musika Eskolan. Bertan Azokako eta erakundeko publikoetako ordezkariek parte hartuko dute.

- Lehenengo egunean ere hamaika jarduera egongo dira Azokako zazpi guneetan. Sinaduren ordutegia www.durangokoazoka.eus webgunean ikusgai.