Durangoko Azokak bere 50. urteurrena ospatu zuen edizioan, Argizaiola Saria ere berezia izan zen. Azokaren sortzaileak, Gerediaga Elkarteak ere, mende erdi betetzen zituen, eta elkartearen beraren sortzaileak izan ziren omenduak.

Urteotan Durangaldearean ondare historikoa zein kulturala berreskuratzen eta zaintzen, ikertzen eta zabaltzen egindako lana goraipatzeko, mende erdiko ibilbidea hasi zutenei eman zitzaien, hortaz, Argizaiola.

1965. urtean sortu zuten 12 lagunek Gerediaga Elkartea. Horietako zortzi ziren saria jasotzeko momentuan bizirik zeudenak eta horiek omendu zituzten Durangoko Argizaiola omen-sariarekin: Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrate Salazar. Sortzaileen taldean ere izan ziren: Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi.

Anuntxi AranaAnuntxi Arana (1947 – Luiaondo Aiara), frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan da Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da.

Gaur egun, Angelun (Lapurdi) bizi da. Euskal mitologia ardatz, antropologian burutu ditu bere lan idatziak (ikus amaieran). Lehen hurbilketa Baionan egin zuen Diplôme universitaire de Basque ikasketen barruan, eta 1985ean Haranburu Altuna argitaletxeak argitaratu zion memoria gisa aurkeztutako lan hura, Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak izenburupean.

Ipar Euskal Herriko mitologia aztertzen lehena izan zen Jean Francois Cerquand. XIX.mendeko grafian Cerquand-en egindako lana berridatzi eta garaietara egokitu zuen 1986an Anuntxi Aranak eta bi liburutan argitaratu zen: Jean François Cerquand bilduma - Ipar Euskal Herriko Legenda era Ipuinak. 

Hala ere, bere lan nagusia 1996an egin zuen: Bordeleko Uniabertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarrekin zuzendutako doktorego tesia Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa izenekoa. 

Ipar Euskal Herrian euskaraz defendatu zen lehenengo tesia izan zen. Baina Aranak berak zehazten du Jasone Salaberriaren tesia ere berearekin batera, garai berdinean, defendatu zela.

Gaur egun, eskuartean, hilak, arima herratuak eta mitologia lotzen dituen lana prestatzen ari da udaberrian argitaratzeko.

Argitalpenak

  • Bidarraiko Harpeko Saindua: erritu eta sineste zaharrak – Haranburu Altuna, 1985
  • Jean-François Cerquand, Ipar Euskal Herriko legenda eta ipuinak - Txertoa, 1985 eta 1986
  • Orozko Haraneko kondaira mitikoak – EHU 1998 (Doktorego tesia)
  • Mito hurbilak: euskal mitología jendeen bizitzan – Gatuzain 2000
  • Mitoen bilakatzea – Gatuzain 2004
  • Jentilak eta kristauak – Elkar 2008

Izaban jaio zen 1907an. Idazle, argitaldari, historialari eta ohorezko euskaltzaina izandakoa. Euskal Herriko historia, kultura, etnografia eta hizkuntzari buruzko ekarpen zabala utzi du idatzi dituen 83 liburuetan. Berak bultzatutako proiektu nagusienetako bat Euskal Herriko Entziklopedia Orokorra izan zen. Horrez gain, Auñamendi bilduma ere sortu zuen.

Diasporaren semea zen Jon Bilbao, 1914. urtean jaiotakoa. 1942.urtean, Jose Antonio Agirrerekin batera Columbiako Unibertsitateak aginduta, Euskal Historiaren idazkuntzan egin zuen lan. Joxe Miel Barandiaranekin ere egin zuen lan.1968.urtean, Nevadan Basque Studes Program deritzona sortu eta zuzendu zuen. Euskal Ikasketen Institutu Bibliografikoa eta Harriluze ere berak sortu zituen.

Eusko Ikaskuntzaren sorrera 1918. urtean kokatu genezake, urte horretan Oñatin egin zen Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresuaren emaitza gisa. Arturo Campion izan zen ohorezko lehendakaria eta Julian Elorza lehendakari eragilea.

Euskaltzaindia, 1919an sortua, Euskaraz, hau da, euskal hizkuntzaz arduratzen den erakunde ofiziala da. Mintzaira horri buruzko ikerlanak egiten ditu, berori babestea du helburutzat, eta Euskaltzaindiak eman ohi ditu hizkuntzaren normalkuntzarako arauak.