Euskal zinema goraipatzeko asmoarekin omenduak lau zinemagile eta Euskadiko Filmoteka izan ziren.
Euskadiko Filmoteka 1978. urtean sortu zen euskal zinemari buruzko ikerketa, berreskuratzea, artxibo lana eta kontserbazioa helburu nagusizituela.

Koldo Larrañagak Enrique Calvorekin batera, “Lo vasco en el cine” liburua argitaratu zuen.

Nestor Basterretxea eta Fernando Larrukert 1968an “Ama Lur”filma egitearren nabarmendu ziren. Euskarazko berbak lehenengoz filmatu ziren. Euskal kultura eta ohituren gaineko filma da.

Benito Ansola, euskal zinemagintzaren bultzatzailea izan da. Markinako Lanbide Eskolan zinemagintza irakasle ibili da. 1978. urtean Lekeitioko Zinema eta Bideo Bilera sortu zuen.

Pio Caro Barojak 1958 eta 1982 urte bitarteetan 38 dokumental egin zituen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn