DURANGOKO MAPA

durango parkingak

IRISTEKO

 

 

Milaka lagun batu eta Durango Euskal Herriko Kulturaren Plaza bihurtzen duen ekitaldia antolatzeko, askoren eta mota askotako laguntza beharrezkoa da. Hona hemen Durangoko Azoka egitea ahalbidetzen duten erakunde, elkarte, talde eta enpresak.

 

Babesle Nagusiak

  Bizkaia vertical diputacion  EuskoJaurlaritza

Babesle publikoak

DurangoUdala      KTGK erdikoa2 urdinaArabakoForuAldundia    Nafarroako Gobernua     Ministerio

 

Babesle pribatuak

bbk Eroski  Euskaltel

  

Laguntzaileak

 logo erkide Euskal Kooperatibak    2 Basquetour   3 Durangoko Merinaldearen  LaTostadora irizar

camino de donosti logotipo oficial san sebastian 2016MuseoaMetro bilbao euskotrenEuskal Gaiak logoa euskaraz 1

 

Kultur kolaboratzaileak

EuskalKulturErakundea  Etxepare  feva

 

   Komunikabideak

eitb  goiena  11tb   berria  Kanaldude  Tokikom     Hitza bakarrik 

logo sidebar   GrupoNoticias    Deia horizontal   Gara txiki naiz 

 ElCorreo barria dv Anboto   argia   LOGO Mugalari   Radio3

 Guneetako laguntzaileak

  Liburutegia  EHU zb     Entzun Marka  TheBalde Marka  Albaina  BautistaCaptura de pantalla 2016 11 30 a las 11.33.15Zineabertsozale elkarteaimgres

zineuskadi Captura de pantalla 2016 11 30 a las 11.44.25

 

Sorrera


azoka historiaDurangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Abenduan ez ezik, zemendiaren 1ean ere bai, Domu Santu egunez. Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zituen ekitaldien artean lehenengoetarikoa izan zen. Frankismoaren diktadurapean azoka hark helburu nagusi eta argia zuen: Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea.

Elizpean merkatua izaten zen larunbata goizetan eta lehenengo urte haretan ere goizez ohiko merkatu egin zen. Arratsalderako, bizpahiru orduko lanen ondoren, prest zegoen liburuen eta diskoen azoka. 19 erakusle eduki zituen hasierako Azokak.

1974. urtera arte Andra Mariko elizpean egin zen urtez urte Azoka.

Baina tarte haretan urtebeteko etena egon zen: 1967an ez zen Azokarik egin, Andra Mari elizan konpontze-lanak egin zirelako eta baldintza egokietan ezin zitekeelako ezer antolatu.

Aurreko edizioen azokak hartutako oihartzuna ez zen sasoiko gobernadore zibilaren gustokoa. Aitzakia bila, erlijio arrazoiak aipatu eta Andra Mariko elizpean egitea galerazi zuen. Merkatu plazan egitea izan zen irtenbidea.

IX Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka merkatu plazan egin zen. Eta modu horretan merkatu plazan egin zituen urterik gehienak, 1974tik 1996ra arte.

Denbora tarte horretan, Gerediaga Elkarteak hiru urtez jarraian Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu zuen: 1986etik 1988era.

Baina saiakera horrek ez zuen izan antolatzaileek espero zuten erantzuna eta ez zen gehiago egin.

Durango apurka-apurka liburu eta diskoez harago, euskal kultur eragileen topagune bihurtu da. Merkatu plazaren lau hormak txiki geratu eta Durango herriko orube askotan karpa zuriak ere ipini behar izan dira bisitariei lekua egiteko.

Hasieratik, euskaraz eta euskal munduaz ere zerikusia duten ekoizpenen erakusketa eta salmentarako azoka izan da.

Liburuak eta diskoak nagusi ziren hasierako urteetan. Gerora DVD, bideo eta euskarri askotako ekoizpenak jarri dira ikusgai eta salgai.

Urtero-urtero Durangora etortzen zen jendetzari esker 2003tik Landako erakustazokara salto egiteko aupada nahikoa izan zuen Azokak.

 

Gaur Egun


Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. Idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Baina hasierakoa ez zen moduan, gaur egungo azoka ere ez da liburuen eta diskoen azoka bat soilik. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da.

Azokako aurkezpen aretoan, argitaletxe, diskoetxe, kultur elkarte edota edozein gizarte eragilek lekua edukitzen du bere proiektu edo lan berriaren aurkezpena egiteko.

Azokari lotuta, Haur Literatura Aretoa zabaltzen hasi zen urtero. 12 urte arteko ume eta gaztetxoak literaturaren mundura modu aktiboan gerturatzeko gunea. Gaur egun, Saguganbara du izena. Apurka-apurka, azken urteetan gune berriak sortzen joan dira Azokaren bueltan.

2008an, sortzaileek eurek Ahotsenea gunea sortu zuten, Gerediaga elkartearen laguntzagaz batera, beraien proiektuak ezagutarazeko zuzenekoekin edo solasaldien bidez. 2010ean, Irudienea eta Szenatokia ere batu zitzaizkion Azokari, ikusentzunezkoak eta arte eszenikoak ere kultura direla aldarrikatu eta leku propioa ematearren. 2012an sortu zen gune berriena: Kabi@. Kultura digitalaren eredu berrien bueltan elkar ezagutu, esperimentatu eta ezagutarazteko.

Azokak, orain, Durango hiri osoa bihurtu nahi du kulturaren plaza.

escocias48. edizio honetan Eskozia izango da herrialde gonbidatua, eta arlo politiko nahiz kulturala landuko da.
Abenduaren 5ean, inaugurazio ekitaldian (18:30) parte hartuko du Eskoziako gonbidatu batek, ohitura den legez.
Abenduaren 6an mahai ingurua egongo da Areto Nagusian (12:00) Eskoziako autodeterminazio prozesua aztertzeko.
Abenduaren 8an antzerkigintza gaelikoz lantzen duen sortzailea egongo da Szenatokian: Catriona Lexy Campell.