Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA ETA ELKAR zigiluak. Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu eta disko arrakastatsu haien ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.
Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn