UMEEN HEROIAK; PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS! Amaia Arginzoniz Olabe boluntarioak egindako testua

 

Barreak, pozak, negarrak, tristurak, emozioak… Zenbat eta zenbat gauza sentiarazten dizkien 3 pailazo hauek haurrei; urteak eta urteak daramatzate hau egiten, ondo pasatzen eta disfrutatzen.

Aurtengo Durangoko liburu eta diska azoka honetan ere bere lan berria aurkeztera etorri da hirukotea, beraiekin batera Pupu, Lore eta Aitona (Iraitz Lizarraga, Ekain Ibarguren eta Inaxio Tolosa) etorri zaizkigu!

Lan honek disko bikoitza dakar: alde batetik, KORRIKAren 20. urteurrena dela eta, zenbaki borobila, eurek ere bere hazitxoa jarri dute, “Tipi Tapa KORRIKA” izena daraman lehenengo diskarekin.

Bestalde, bigarren diskak “Haizearen Herrira” izena darama Manolo edo Imanol Urbieta euskal idazle eta musikariari omenaldia eginez.

 

Lehen aipatu bezala “Tipi Tapa KORRIKA” lanean euskarari garrantzia handia eman diote, beti izan dute euskara hedabide moduan, baina oraingoan oinarria ere euskara hartu dute.

Pertsonaia hauen atzean ere pertsonak daude eta bakoitzak bere ekarpen txiki bat eman nahi izan diote lan honetarako.

Marimototsen kasuan, Mertxe Rodriguez deitzen da, gurasoak Extremaduratik etorritakoak dira, haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa gaztelaniaz bizi izandakoa da, baina 20 urterekin euskara ikasteko grina sartu zitzaion, enbidia agian, lotsa ere izan daiteke, batek daki! 20 urterekin AEKn izena eman eta euskarari ekin zion! Behin esnatu eta ametsak euskaraz bizitzen zituela aitortu du, bere ametsa bete duenaren seinale.

Porrotxen atzean berriz Jose Mari dugu, guraso euskaldunekoak izatez -Errezilekoak- baina bera betidanik gazteleraz aritu izan da, eskolan, istitutoan eta abar. 16 urterekin bere buruari zenbait buelta eman ondoren hainbat galdera bota zizkion; nor naiz? Non bizi naiz? Zer nahi dut? Nolako munduan bizi nahi dut? AEKra apuntatu eta euskara ikasi zuen, ondo ikasita. Hortik aurrera magisteritza ikasketak, bere egunerokoa, dena orokorrean euskaraz bizi du.

Pirritx Aiora da, euskaldun peto-petoa, euskeraz bizi izan dena eta egun bizi dena. AEK eskertzea, egindako lan guztia kontutan izanda mirestekoa da. Duela 8 urte KORRIKAren azkeneko kilometroa egiteko aukera izan zuten taldekoek, eta eskertzekoa dute hori: emozioa, maitasuna, den-dena, eskerrak eman guzti horrengatik; lekukoak dakarren mezua, indarra, dena da hain emozionantea, ikusgarria eta izugarria.

Amalurra, irribarre zaporea, sorginen jakinduria, aniztasuna, euskara da dena. Dena zor behar zaio gure hizkuntzari, gure nortasuna delako, gu geu garelako.

Euskararen bidez gozatzen dugulako; hizkuntza txikia da, horregatik du enpatia gainontzeko hizkuntza txikiekin. Euskarak bere balioa du, ez da komunikatzeko erabiltzen dugun tresna soilik. Euskara trasmisioa da, mendez mende egin den trasmisioa.

Hirukote honek euren laguntxoekin partekatu nahi dute hau, dakitenekin gozatuz.

 Bigarren zatia berriz, Manolo Urbietari eginiko omenaldi txiki bat da zeinetan abesti zaharrak zein berriak agertzen diren. Pedagogo euskalduna, iraultzailea hain zuzen ere, kantuen bidez haurrekin eta haurrarentzat hezi duen gizona.

Diska honen barruan aiton-amona, guraso, seme-alaba, denentzat eskainitako abestiak daude.

Sopelan antzeztuko dute igandean, abenduaren 4an alegia.

IMG 36813

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn