Aurtengo Durangoko Azokaren 52. edizioan GAZTEZULOko standean urteko osoko aldizkariak erosteko aukera izateaz gain, Galder Izagirreren argazkiz osatutako egutegi mitikoa izango da salgai 2euroan. Gainera, euskal pertsonaia mitologikoen inguruko Lami eta Taloren abenturak 32 orrialdeko komikia izango da salgai 20 euroan.

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskeintzen du berriketan taldeak.

Elkar BANAKETA liburu eta jolas nobedadez blai.

Aurtengoan ere elkar Banaketak bertako zein kanpoko argitaletxeen eskaintza zabalena dakar. Beste urte batez euskarazko jolasak dakartza, bertako zein atzerriko jolas etxeenak, den denak euskaraz.

JOLASAK:

MARI DOMINGI PANPINA - 2016

APANA

OLENTZERO PANPINA - 2016

APANA

NOR DA INDARTSUENA ?

TTARTTALO

EZAGUTU EUSKAL HERRIAREN HISTORIA

ELKAR

SPEED CUPS

MERCURIO

HALLI GALLI

MERCURIO

CRAZY CLACK!

MERCURIO

ALEX COLT

ZACATRUS

IRENTSI BASERRIA

ZACATRUS

HAMSTER LAGUN TALDEA

HABA

DRAGOIAREN INDARRA

HABA

ANIMALIEN PIRAMIDEA

HABA

MIMIKA

HABA

NOR NAIZ?

HABA

LITTLE CIRCUIT

DJECO

WOOLFY

DJECO

QUICK COUIC

DJECO

MOSQUITO

DJECO

RAPIDO METEO

DJECO

DINOSAUROA MOLDEATZEKO

4M

TE ONTZITXOAK

4M

ZIENTZIA SUKALDEAN

4M

EGUZKI SISTEMA

4M

LIBURUAK:

EAN

LIBURUA

EGILEA

9788469620403

ASTERIX ITALIAN

GOISCINY, RENE

9788416906543

TURISTAS DESNEGADOS

KATIXA AGIRRE

9788499885667

ERNE ETA BARE IGELAREN PARE

SNEL, ELINE

9788498294026

BOSQUE

ENDIKA URTARAN

9788498555486

FUTBOLEROAK 1

ROBERTO GARCIA SANTIAGO

9788416900589

HISTORIA DE BILBAO EN PILDORAS

ESMERALDA HERNANDO LOPEZ

9788408169994

TEA STILTON 2 MENDI HIZTUNA

TEA STILTON

9788408177685

ALEGRIA DE COCINAR

KARLOS ARGIÑANO

9788432232732

TURISTA PERPETUO

HARKAITZ CANO

9788461798964

SALSA PARA TU COCO

MARTIN BERASATEGUI OLAZABAL

9788461793129

EUSKALARRIA

MARTIN RAMIREZ DE ALDA

Txalap.art Disketxeak ohiko duen kulturartekotasunerako joera jarraituz, euskal kulturarekin modu naturalean uztartzen diren harribitxi bi aurkezten ditu 2017 hontan: Tosta bandaren “TOSTA” aurkezpen diskoa eta ENEKORAren “Maitatzea nahiago”

TOSTA: Tosta banda zazpi kultura txiki bezain aberatsen arteko elkarlanaren ondorioz sortutako Aniztasunaren Orkestra da: Euskal Herria, Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales eta Kornualles.

Guztiek dute amankomunean kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitzegitea eta nazioarte mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea. Eta beraien sustraiak partekatu eta elkarrekin lan egiteko gogoan egiten dute bat batez ere. Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu eta estiloak modu gaurkotuan elkartzen direla, sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko.

Tosta bandaren zuzendaritza musikala ibilbide ezagun eta luzea duen Mixel Ducau multiinstrumentista eta sortzailearen esku egon da eta musikariak Oreka TX (Mixel Ducau, Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte eta Iñigo Egia), Mónica de Nut (Galizia), Gwilym Bowen Rhys (Gales), Rona Wilkie (Eskozia), Marit Talens (Frisia), Caoimhín Ó Fearghail (irlanda) eta Bec Applebee (Cornualles) dira.

ENEKORA: Tradiziotik-gaur egunera eta Afrikatik munduko leku ezberdinetara salto egiten du Enekora taldeak “Maitatzea nahiago” diska berriarekin. 12 kantako lan honetan taldearen eboluzioa nabari da: melodia goxoei erritmo energikoagoak gehitu dizkietelarik. Maitasuna, konfidantza, eskuzabaltasuna, gozamena… lantzen dituzte beraien kantetan. Euskara, gaztelania eta afrikako hizkuntza ezberdinetan abestuaz, munduko kultur aniztasunaren isla da talde berritzaile honen musika.

Eskeintzen diguten ikus-entzunezkoan melodi zirraragarriak, erritmo indartsuak, dantza, proiekzioak... aurki ditzazkegu eta nola ez Kora. Afrikako harpa hau da Enekorak proposatzen digun bidaiaren abiapuntua.

Eneko Larrañaga zestoarra dago musika berezi honen atzean, gitarra, ahotsa, perkusio afrikarra… jo izan dituelarik talde ezberdinetan. Enekora izenpean 2013an “Kora Izpiak” diska atera zuen bakarlari gisa eta oraingoan talde, kanta, diska eta ikuskizun berriarekin dator.

IKAS aurtengo Durangoko azokan

 

 

IKAS pedagogia zerbitzuak bi bilduma mota garatzen ditu :

- ikasmateriala :

sare guzietako irakasleen laguntzarekin, ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditugu, edukia Hezkunde nazionaleko ikuskariek onetsirik eta euskaltzainek hizkuntza gainbegiraturik.

Haur hezkuntzatik jende helduen irakaskuntzaraino, IKASen eskaintza ugari eta mota askotakoa da,

bai gaien aldetik (hizkuntza, matematikak, zientziak, historia, kirola...), bai euskarrien aldetik : fitxategiak, eskuliburuak, afixak, CDak, DVDak eta argitalpen elektronikoak.

- euskarazko haur literaturako klasikoen argitalpena :

haur literaturako albumak euskaratzen ditu IKASek (Flammarion argitaletxeko Père Castor saila, Claude Boujon, Philippe Corentin, Anaïs Vaugelade, Tomi Ungerer, Antoni Skarmetaren obrak...) eta obrak sortzen, besteak beste Amaia Hennebutte, Xantal Barnetxe, Paxkal Bourgoin eta Josiane Aguerre-Valenciarenak…

3 - 5 urtekoentzat diren albumei CDa gehitua zaie, entzumenaren lantzeko.

IKAS dokumentazio zerbitzua ere da, eta irakasleei zuzendu animazioak antolatzen ditu.

Aurtengo Durangoko azokan IKAS pedagogia zerbitzuak berritasun franko aurkezten ditu :

- Barnetik CDa (+ liburuxka) : haur kantuak, 2 urtetik gora. Biribil obraren ildotik.

16 haur kantu, musikaz lagunduak. Sorkuntza moderno eta biziak.

- Barnetik maleta : Ikasmateriala. Biribil obraren ildotik

A3 formatuko 15 ilustrazio ; atzean testuak.

Eta CDa bere liburuxkarekin.

IKASen webgunean ustiapen pedagogikoa atzeman daiteke : www.ikas.eus

- Samurgoa : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien...

Gaiak: elkarbizitza, besteen desberdintasuna onartzea.

- Lagun bila : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Uda da, eta Batita aspertzen da; lagun bila dabil. Lau haizetara zabaldu gomitari, Joana auzoak baizik ez dio ihardesten. Batita ohartuko dea azkenean hura duela lagun hoberena?

Gaiak : adiskidetasuna, hurbilekoez arta hartzea.

- Usmafin inspektorearen inkestak 3. zikloa : ikasmateriala.

64 polizia-inkesta ebazteko

Fitxa bakoitzak polizia-enigma baten ebaztea proposatzen du. Seinaleen atzemateko, dokumentua artoski irakurri behar da.

Lan horri esker plantan ezartzen dira arrazoinamendu- eta logika-praktikak.

- Arteen historia 3. zikloa : ikasmateriala

Sorkuntza honetan hiru garai lantzen dira : Historiaurrea, Antzinatea, Erdi-Aroa,

hiru euskarritan : irakaslearen liburua, ikaslearen irudi bilduma, eta ardatz kronologikoa.

Arte formak, teknikak eta obra adierazgarriak (Euskal Herriko, Europako eta mundukoak) aurkitzen dira lan honetan.

Aipatu sei berritasun horiez gain, Durangoko azokaren edizio honetan beste urteetan argitaratu hainbat liburu salgai izanen dira : han itxoiten zaituztegu !!

Informazio gehiago IKASen webgunean aurkituko duzu : www.ikas.eus