Irailaren 30era arte 52. Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izena emateko epea zabalik egongo da.

Lehenengo kontua sortu behar duzu (aurreko edizioetan parte hartu baduzu, erabiltzaile izena eta pasahitza berdinak erabili ditzakezu)

Kontua sortzeko Nire Azoka klikatu. (Webgunearen Home orriko eskumaldean, goialdean)

NireAzokapinporta

Aurrerantzean, Nire Azoka klikatuz saioa hasi eta erakusketariari dagozkion atal guztiak kudeatu ahal izango dituzu aurtengo edizioa amaitu bitartean.

Autoekoizlea bazara ere, jarraitu beharreko pausuak berberak dira.

GOGORATU. Izena emateko pausu guztiak dagozkien epean bete gabe eta antolatzaileen baieztapen gabe, ez dela izena ematea amaitutzat joko.

Durangoko Azokako guneetako baten doako aurkezpen proposamenik egiteko baduzu, URRIAN ZEHAR izango duzu horretarako aukera (Urriaren 4tik aurrera)

LEHENDABIZI, Nire Azoka klikatuz (eskuman, goialdean) erregistratu behar zara. (Erakusketaria bazara, zure intranetean aurkituko duzu lotura). Eta gero, jarraitu hurrengo pausuak:

- Aukeratu zein gunetara bideratu nahi duzun zure proposamena eta bete galdetegia. Ahalik eta zehaztasun gehien ematea eskertuko genizuke
- Guneko arduradunaren baieztapen mezua jaso arte ez dago zure eskaria onartuta. Galdetegian emandako kontaktuak erabiliko ditu horretarako.
- SALBUESPENA: Ahotseneako eskariak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora bidali behar dira. ahotsenea.durangokoazoka.eus blogean aurkituko dituzuen fitxak bete ostean.

Gunez-gune aurkezpen irizpideak: Gune bakoitzean zer aurkeztu daitekeen gida laburtxoa duzu honakoa.

  • Areto Nagusia: 30 minutu tarteak dira, argitalpenak zein proiektuak aurkezteko.
  • Azoka TB: Bideoklipak, booktrailerrak...
  • Ahotsenea: 30 minutuko tarteak dira, euskarazko literatura eta musika aurkezpenak.
  • Irudienea: Euskarazko ikus-entzunezko lanak.
  • Kabi@: Kultura digitalarekin lotuz, esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak proiektuak, topaketak, partehartzea, eztabaidak...
  • Saguganbara: Idazleen aurkezpenak, tailerrak eta ekintza bereziak antolatzen dira, irakurketa aktiboa bultzatzeko. Publiko gaztetxoa eta familiarra.
  • Plateruena: Gaueko kontzertuak lotuta daude. Eguneko animazio proposamenak aztertuko dira.
  • Szenatokia: Antzerki lanen maratoian parte hartzeko proposamenak aztertuko dira. Gainontzeko egitaraua lotuta dago.

ABENDUAREN7an, arratsaldez, helduentzat ere tailer partehartzaileak diseinatu dira. Helduei eskainitako tailerretan (arratsaldez), berriz, edozeinek eman ahal izango du izena. Hala ere, mintzalagun taldeei lehentasuna emango zaie eta taldean izena-ematea hobestuko da. Norbanakoek izena emateko, taldeek egin behar duten antzera, webgunean erregistratu beharra dute (talde izenaren ordez, norbere izenak jarrita). Edozein kontsulta egiteko Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi.

Ikastetxeei zuzenduta diseinatu diren tailerretan parte hartzeko epea ITXITA dago. Hurrengo egunetan jakinaraziko zaie onartuak izan direnei.

NOLA EMAN IZENA
- Webgunean erregistratu (Nire Azoka klik eginez) eta tailerretan parte hartu nahi duzula aukeratu. Intranetetik egin ahal izango duzu eskaria.

 

HELDUEN TAILERRAK HEMEN