Aurkezpenak egiteko deialdia zabalik urriaren 1etik aurrera


Ahotsenea bi gunetan banatzen da:
- Solasaldiak: literatura eta musika aurkezpen-solasak (elkarrizketa, errezitaldia, performancea, akustikoa…)
- Zuzenekoak: lan berriaren aurkezpena kontzertu formatuan


Ahotsenean parte hartzeko honako baldintza biak bete behar dira:
1. Euskarazko lanak izatea.
2. Azoka egiten den urtean kaleratutakoak izatea (formatua edo euskarria edozein delarik).


Eskaerak e-posta bidez baino ezingo dira egin: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidaliko dira.


Eskaera egitean ahotsenea.durangokoazoka.eus webgunean eskuragai duzuen fitxa (SOLASALDIAK edo ZUZENEKOAK) beteta atxiki behar duzue. Eskaera guztiak poliki kudeatuko ditugu (izena ematen duzuen egunean harremanetarako telefonoak piztuta eduki, mesedez).


Zure eskaera egitarauan sartu ondoren, web-formulario baten bidez, irudi bat eta lan berriaren deskripzio laburra eskatuko dizkizugu. Derrigorrez bidali beharrekoak.

Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da. 2008an eratu zen, Azokaren 43. edizioan.

Plaza eskainita, liburuak eta diskoak nagusi ziren azokari oreka eman nahi zion ekimenak.

Ahotsenea sortzaileen gunea da, baina irakurleek eta entzuleek ere badute bere tokia.

Bi espazio ditu:
• Batean sortzaileek, kazetaria edota solaskidea alboan, dagokion urtean argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dizkiote bertaratzen den orori.
• Bigarren espazioak, urtean plazaratutako diska zuzeneko emanaldien bitartez aurkezteko aukera eskaintzen du.

Ez dira espazio hermetikoak. Aurkezpenak modu askotan egin daitezke eta Ahotsenea haietara moldatzen saiatuko da.