Galdetegi bidez urriaren 1etik 15era proposamenak aurkezteko aukera izango da.

Euskarazko ikusentzunezko sorkuntzaren berri izateko aukera: film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, spotak, sortzaileen aurrez aurreko aurkezpenak...

Lan berriak edo gutxi zabaldutakoak lehenetsiko dira.

Proiekziorako iraupena mugagabea izango da (beti ere egitarauak eskaintzen dituen aukeren barruan), eta azalpen edo aurkezpenetarako 10-15 minutu egongo dira.

DCP, blueray edo mp4 formatuan aurkeztu beharko dira lanak.

Kontuan izan: eskaria luzatzeak ez duela lekua ziurtatzen. Irudieneako arduradunen baieztapena beharrezkoa izango da.

 

Euskarazko laburmetraiak, 12-48 orduko tartean, gai/leku/objetu bat oinarri izanda egindakoak eta aurkeztutako lehiaketan finalera heldutakoak ( 2017ko urritik 2018ko urrira bitartean burututakoak).


Sariak:
24 ordu baino gutxiagoan sortutako laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
24 – 48 ordu tartean sortutako laburmetraiak: 300 euro eta sorpresa
Publikoaren saria ( proiektatuko diren lan guztien artean aukeratua): 300 euro


Eman izena!
DemaS.An abenduko final handia. Euskal Herriko lehiaketa guztietako finalistak izan behar ditugu eta horregatik antolatzaile guztiei honako eskaera luzatu nahi diegu:


Lehiaketaren berri jakinarazi diezaguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mezu bat vidalita edo harremanetarako formulario hau beteta:
FORMULARIOA

 

Irudienea euskarazko ikusentzunezkoen gunea da. Urte guztian zehar kaleratu diren ikusentzunezkoak ezagutu eta gozatzeko gunea.


Durangoko Zugaza zineman gaude Durangoko Azoka egunetan. Goiz eta arratsaldez, uneoro izango duzue ikusgai era guztietako ikusentzunezkoak: film laburrak, dokumentalak, fikzioak, hitzaldi eta mahai inguruak, estreinaldiak.

Euskal sortzaileak zuzenean aurkezten dituzte beraien lanak, hizketaldirako tartetxoa ere izaten da eta euskarazko ikusentzunekoen sorkuntzari buruzko hausnarketarako momentuak ere.


2018ko,m abenduaren 9an, arratsaldez, “ DemaS.A, sortzaile amateurren dema “ izeneko lehiaketa jarriko dugu martxan, Euskal Herri guztiko film laburren rally eta lehiaketetako finalisten artean hoberena aukeratuko dugu.

Kokapena: Zugaza zinema
Antolatzailea
: Euskaltzaleen Topagunea

Azpikategoriak