Urriaren 1etik 15era aktibatuko dugun galdetegia betez gune honetarako aurkezpen proposamenak bideratu ditzakezu.

Familia osoari eskainitako espazioa da. Umeentzako sortzen diren produktu, ikuskizun, tailer eta bestelakoen "ganbara" da.

Ume eta gazteak, nagusien transmisioaren bitartez, euskal kulturara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera ematen duen gunea.

Egitarauan 30-60 minutuko aurkezpenak egiteko aukera dago.

150 ikuslerentzako lekua egokituko da. Eszenatokia jarriko da (6 m. zabaleran, 3 m. sakoneran eta 0,40 m.ko altuera), ordenagailua, proiektorea, soinua (mikrofonoak eta musika) eta bestelakoak (mahaia eta aulkiak) izango dira oinarrizko azpiegitura.

Kontuan izan: eskaria luzatzeak ez duela lekua ziurtatzen. Saguganbarako arduradunen baieztapena beharrezkoa izango da.

Haur eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Saguganbara. Urtean, haur eta gazte arloan izan diren arte diziplina ezberdinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu.

Euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du, haur literaturari eta irakurzaletasunari garrantzia emanez.

Espazio bi ditu:
• Txikia: Sormen tailerrak, ipuin kontaketak eta hitzaldiak izaten dira bertan.
• Handia: Urtean argitaraturako liburu, disko eta sormen lanen aurkezpen saioak egiten dira.


Antolatzailea: Berbaro

Non: Elkartegian, Landako Gunetik 30 metrora