Gogoetaren Plaza partaideak

Hiru egunetako egitaraua izango du aurten Gogoetaren Plazak. Abenduaren 6, 7 eta 8an izango dira solasaldiak (12:30ean) eta mahainguruak (18:30ean). Honako hauek dira gaiak eta gonbidatuak:

 

Abenduak 6, osteguna

12:30 Elkarrizketa BENITO LERTXUNDI musikariari LANDER ARRETXEA kazetariak (50 urtez sortzen)

18:30 Mahai ingurua: 68TIK MENDE ERDIRA

Euskal kulturarentzako mugarri izan zan orain mende erdiko garaiari, orduko giro eta belaunaldiari (Ez dok amairu, Gaur taldea, euskara batua...) luzatu nahi diogu begirada. Nostalgiatik ihesi, orduko grina eta asmoak zertan gauzatu diren, zeintzuk premia eta gabeziak darraiten mahai-gaineratzeko.

Hizlariak:

Ismael Manterola (EHUko Arte Ederren fakultatean Artearen Historia irakaslea)

Mariasun Landa (Idazlea, haur eta gazte literaturan batez ere. 68ko maiatzak Parisen harrapatu zuen, ikasten)

Belen Oronoz (Irakaslea, Josanton Artzeren poesiari buruzko gauzatu zuen doktore tesia)

Gidari: Lander Arretxea (Kazetaria, HIru Damatxo faktoriako kidea)

 

Abenduak 7, ostirala

12:30 Solasaldia SUSTRAI COLINA - GARBIÑE UBEDA (Sortzailea kazetari eta kazetaria sortzaile). Gidaria: Nekane Zinkunegi

18:30 Mahai ingurua: SORMENA & GURASOTASUNA

Gurasotasuna sormenarekin nola uztartzen den aztertuko dute diziplina ezberdineko hainbat artistek. Nola eragiten dio guraso izateak prozesuari, gaiak baldintzatzen dituen, edo zertan oztopatu eta lagunten dion sorkuntzari.

Hizlariak

Katixa Agirre ( "Amek ez dute" nobelan - Elkar 2018- bete betean lantzen du gaia)

Dani Fano (Komikigilea, Xabiroi -Ikastolen Elkartea - aldizkariko zuzendaria da sorreratik)

Birkite Alonso (Musikariak ama izateko hartu zuen etenaldiaren ostean bakarlari gisa dabil)

Lander Garro (Kultur diziplina ugari jorratu ditu, idazle ez ezik argazkilari, gidoigile eta bideogile besteak beste)

Gidari: Josu Goiko (Bertso-jartzaile urte askotan, "Zer luzea negu hau" - Elkar 2018 - estreinako poesia liburua argitaratu du)

 

Abenduak 8, larunbata

12:30 Solasaldia MAIALEN ERROTABEHERE - ANDER LIPUS (Sormenetik bizi). Gidaria: Maia Muruaga

18:30 Mahai ingurua: KULTUR TRANSMISIOA ESKOLAN

Euskal kulturgintzak kezka agertu du azkenaldian, transmisioan belaunaldien arteko eten bat eman delakoan. Eskolari dagokionez, zein ardura du hezkuntza arautuak gai honetan, zeintzuk dira jorratzen dituen lan ildoak eta jorratzeke dituen hutsuneak.

Hizlariak

Iratxe Retolaza (EHUko irakaslea eta UEUko Literatura sailburua)

Maria Rivero (Musikariak Nafarroako gobernuaren "Musikariak Ikastetxeetan" programan parte hartzen du)

Pello Ulazia (Deustuko Irakasleen Unibertsitate Eskolan Plastika Adierazpenaren Garapena eta bere didaktika irakasten du)

Mikel Artola (Gipuzkoako Bertsozale Elkartean, transmisio arloan lan egiten du)

Gidari: Kattalin Miner (Ekintzaile feminista eta kazetaria)

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn