- Sormenaren lurraldeak bizia hartu du bost egunez: askotarikoa sortzaileei dagokionez, kultur-lanak ugariak izan dira, gogoeta aberatsak utzi ditu eta bisitarien aldetik arrakastatsua izan da. 110.000 bisitari baino gehiago gerturatu dira Landako Gunera.

- Lau egunez Azoka leporaino egon ostean, azken egunera helduko da Sormenaren Lurraldea, proposamen interesgarri ugarirekin.

- Bihar Gogoetaren Plazaren bigarren saioa ospatuko da. Goizean Izaro eta Mixel Ducau egongo dira berbetan, eta arratsaldeko saioan 'sarerako sortzen' izango da gai nagusia.

- Urtero legez, Landako ikaslez beterik egon da Azokako Ikasle Egunean. Publiko orokorrarentzat ere ateak zabalik egon dira, eta bigarren egunez, Azoka jendez lepo egon da.

- Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizunak eman dio hasiera Durangoko Azokako 52. edizioari. Lehenengo minutuetatik hasi da Landako eta Azokako gune guztiak kulturzalez betetzen.

- Sormenaren Lurraldeak goizeko 10:15ean zabalduko ditu ateak, Martxel Rodriguez dantzariaren ikuskizun batekin, bost eguneko kultur maratoiari hasiera emanez.

- BBK eta Durangoko Azokaren arteko elkarlanaren ekimenez, aurten "Kultura, denon eskura" proiektua martxan jarriko da.

- Jose Antonio Sistiaga margolaria izango da 52. edizioko kartelaren egilea. Kartelaren oinarria pelikula esperimental bateko filmina da, eskuz margotutako zeluloidea. Irudiak "unibertsoaren sorrerara egindako bidaia" iradokitzen du.

- Sortzaileek Azokako guneetan parte hartzeko aukera izango dute beste urte batez. Proposamenak aurkeztu ahal izango dira urriaren 31ra arte.

- Helduen tailerretarako izen ematea ere zabaldu da, urriaren 31ra arte. Aurten hainbat jardueraz gozatzeko aukera egongo da: rap tailerra, Durangoko bondardaketaren inguruko bisita gidatua, bikoizketa tailerra, autodefentsa digitalaren hastapenak eta abar.

- Lehen aldiz jarduerak antolatuko ditu Durangoko Azokak Euskal Herriko hainbat txokotan, Ahotsenea gunearen hamargarren urteurrenarekin lotuta.

- Erakusketa ibiltaria eta emanaldiak egongo dira Tafallan, Gasteizen, Azpeitian eta Bilbon, irailetik abendura arte. Besteak beste, Anari, Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Keu Agirretxea eta Gotzon Barandiaran izango dira protagonista nagusietako batzuk.